Alvaro Telisek irabazi du Ekialde Tabernak babesturiko Suminaren Saria
- Real Unión
- 31 may 2020
- 1 Min. de lectura

Guztira 18 puntu jaso ditu. Saria ahal den momentuan emango zaio, gaur egungo murrizketak sariaren banaketa segurua ahalbidetzen dutenean
Alvaro Matias Telisek irabazi du Ekailde tabernak babesturiko lehenengo Suminaren Saria. Garaikurra ahal den momentuan emango zaio, gaur egungo murrizketak sariaren banaketa segurua ahalbidetzen dutenean.
Guztira 13 partidu ofizial zenbatu dira, Bigarren B Mailako II. Multzoan jokaturiko azken 13ak, 16. jardunalditik 28. jardunaldira arte, hau da, RFEF-ek txapelketa amaitutzat eman arte. Gogoratu behar dar saria abenduaren hasieran aurkeztu zela.
Guztira 18 puntu jaso ditu Alvaro Matias Telisek. Jarrain Ekhi Senar (16 puntu), Xabier Cardenas (14 puntu), Dani Estrada (11 puntu), Iñaki recio (10 puntu), Mikel Azkoiti (7 puntu) eta Gorka Larrucea (2 puntu) sailkatu dira. Taldeko beste jokalari guztiek ez dute punturik jaso 13 jardunaldi horietan zehar.
Comments